
gipuzkoakultura - jarduerak
« Iparraldea Koldo Mitxelena Kulturunean | jarduerak | Kultura proiektu eta jarduerak bultzatzeko laguntzak »
HOTS! Paisai soinu irratiaren bigarren saioa entzungai dago jadanik: Ibai Gogortzak 2007an Kubara egindako bidaia baten soinu postala.
Arduradunen hitzetan:
"Kubatarren mintzaira berezi hori, beraien etengabeko kontakizunak, haurrak kalean jolasean, auto zaharren motorrak, turistak paseatzen dituzten zaldiak, txoriak… denek osatzen dute La Habanako soinu paisaia, baina ezaugarri nagusi bat badu Kubako ahots horrek, hori, dudarik gabe musika da. Habana zaharreko musikariak, kontzertu aretoetako orkestrak, kale musikariak, baita estudio batean grabatzen ari den talde bat ere erretratatzen ditu Gogortzak postal honetan".Ibai Gogortza (Bera, 1979) Borrokan rock taldeko kidea da. Onddo, Ornitorrinkus, Ertz eta Berandu/destiempo egitasmoetan ere parte hartu du, besteak beste.