gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Kultura proiektu eta jarduerak bultzatzeko laguntzak | jarduerak | Makrofoniak jardunaldiak »

Filipe Oihanbururekin solasean
2008/04/09

Dantzariak Aurrera darrai Iparraldea bertan! zikloko egitarauak. Bigarren ekitaldian Filipe Oihanburu koreografo eta abesbatza zuzendaria izango dugu gure artean, Eneko Bidegain Berriako kazetariarekin. Hitzordua, ostegunean, hilak 10, 19:30ean KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.

Apirilaren lehen ostegunean hasi zen Iparraldea bertan! zikloa. Lehen emanaldian, Kattalin Indaburu eta Amaia Riouspeyrous izan genituen kantari. Oraingoan, euskal dantza eta kantekin lotutako solasaldia izango dugu: Eneko Bidegainek Filipe Oihanburu ohorezko gonbidatua elkarrizketatuko du.

Filipe Oihanburu euskal kulturaren enbaxadorea izan dela esan daiteke. Bere bizi osoan euskal dantzak eta kantuak munduan zehar ezagutarazi ditu Etorki taldearekin. Gaur egun 85 urte ditu eta Miarritzeko Etorburu abesbatzaren zuzendari lanetan eta euskarazko klaseak ematen jarraitzen du.

Esperientzia handiko gizona, mila oroitzapenez betea. Badauka zer kontatu!

19:30ean ikusiko dugu elkar, Areto Nagusian. Eta etortzeko aukerarik ez baduzue, KMK Zuzenean-en bitartez izango duzue solasaldia ikusteko aukera.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net