gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Bost urte Oteiza gabe | jarduerak | Beka deialdia »

Entzungor. Soinuak eta gu
2008/04/30

Entzungor, soinuak eta gu erakusketa aurkezteko marrazkia. Pertsona bat trafikoaren eta kaleko obren zarataren artean Artelekuko Audiolab laborategiko kideek Entzungor. Soinuak eta gu erakusketa antolatu dute. Maiatzaren 13a arte egongo da ikusgai Cristina Enean. Gainera, erakusketaren harira, asteazkenean, apirilak 30, 18:30ean kontzertu-ibilaldi bat izango da Gaizka Sarasolarekin.

Erakusketaren helburua entzumenaren eta soinu ingurunearen artean sortzen diren erlazio eta gatazkak islatzea da, soinua zer den, nola entzuten dugun, nola interpretatzen dugun edo hartu ditzakeen esanahi ugariak azaltzea. Laburbilduz, gure gizartean soinuak betetzen duen papera aditzera ematea.

Cristina Enea Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxearekin eta CEA Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin elkarlanean antolatu du Artelekuko Audiolabek erakusketa, ondoko hausnarketatik abiatuta:

"Ezin diogu entzuteari utzi. Soinuak gure ingurunean eta gure inguruneak soinuaren bitartez etengabe aldatzen dute gure izateko modua, eta komunikatzeko modua. Hizkeratik hasi eta entzumenera arte, edo isiltasunetik gorreriaraino. Egunero entzuterik eskatu ez dugun milaka soinu entzuten dugu, milaka musika, milaka zarata. Eta hauek aldi berean gure ingurunearekin elkarbizitzeko ditugun ahalmen eta ezaugarriak aldatzen dituzte. Soinuak beraz gure gizartearen aldaketak erretratatzeko gaitasun nahikoa duela ondoriozta dezakegu. Azken hamarkadetan artearen mundutik eta zehazki soinu artearen mundutik atentzio berezia eskaini zaio ezaugarri honi eta horren adierazle dira nagusiki sarearen bidez osatu diren hamaika soinumapa eta soinu kartografiak protagonista dituzten instalazio eta konposizioak".

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net