gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Sharing Artistic Strategies | jarduerak | Oteizaunibertsoan ez ohiko bidetik »

Berrikuntzak Zehar foroetan
2008/04/21

Pertsona bat oinez hiri bateko parkean Zehar aldizkariaren 62. alea hiri ekoizpen garaikideei eskaini zitzaien. Bertan, jasotako hausnarketei jarraipena emateko asmoz hiru blog sortu ziren Jaime Iregui, Carme Nogueira eta ptqk-k koordinatuta. Bakoitzak bere ikuspegi eta bizipen pertsonaletik aztertzen ditu hiri ekoizpenak. Aste honetan horietako bitan berrikuntzak daude.

Carme Nogueirak Entrecruzar2 proiektua aurkezten duen idatzia ipini du irakurgai Lugares en transición foroan. Uqui Permui-k zuzendutako proiektu horretan espazio publikoaren eraldaketa ulertzeko modu ezberdinak bildu zituzten.

ptqk-k Enredadas foroan Donestech kolektiboaren azken proiektua aztertzen du eta Todas blogaren arduraduna den Amaya Mendizabali eginiko elkarrizketa ere argitaratu du.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net