
gipuzkoakultura - jarduerak
Arte izaerako ikasketak nahiz proiektuak egiteko eta historia ikertzeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak urtero ematen dituen beka eta laguntzen programaren barruan, zabalik da 2008ekoei dagokien deialdia.
Ikasketa espezializatuetarako bekak, Nicanor Zabaleta beka, sorkuntzarako bekak, historia ikertzeko bekak... Hori guztia eskaintzen du urtero Kultura Zuzendaritza Nagusiak beken egitarauan. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 30ean bukatzen da, historia ikertzeko beken kasuan izan ezik; hauek eskatzeko epea uztailaren 15ean bukatzen da.
Nahi baduzu, ondoko esteketan ikus ditzakezu beken baldintzak:
-Nicanor Zabaleta harizko instrumentuetan espezializazio ikasketak egiteko beka
-Musika, dantza, antzerkia, zaharberrikuntza, kultur kudeaketa, ikus-arteak eta erakusketen komisariaketaren arloetan prestakuntza espezializaturako bekak
-Ikus-arteetako eta literatur arloetarako sorkuntzarako bekak eta ikus-arteen sustapenerako laguntzak
-Historia ikertzeko bekak
Apirilaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere oinarri arautzaileak kontsultatu ditzakezu. Eta gogoratu historia ikertzeko bekak eskatzeko epea uztailaren 15ean bukatzen dela eta gainontzekoak eskatzekoa maiatzaren 30ean.