gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Goizalbaren argitan | jarduerak | Adierazpen erradikalak »

Paul Celanen Poesia
2008/03/05

Karmelo Iribarrenen astearteko poesia emanaldia Ostegunean, hilak 6, Paul Celanen olerkiak entzungo ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, Hitzak baino gehiago olerki topaketen harira. Javier Sistiagak eta Jesús Rodríguezek errezitatuko dituzte eta musika eta irudiak izango dituzte lagun.

Esther Barandiaranek pianoa joko du eta Raffaela Acellak biolina. Errezitaldia osatzeko Anselm Kieferen artelanen irudiak proiektatuko dituzte. Hala, poesía, musika eta irudiak batuta, asteartean hasitako olerki topaketek amaiera borobila izango dute. Hitzordua, 20:00etan Areto Nagusian.


Paul Celan (Czernowitz, Bukovina, 1920- Paris 1970)
Jatorri juduko poeta alemaniarra, XX. mendeko bigarren zatiko alemanezko lirikorik handiena dela esaten da. Bere hitzaren birtuosismoak eta konplexutasunak hizkuntza poetiko paregabearen jabe egiten dute, eta zenbaitetan kriptikoa bada ere, tradizio literarioak bereganatzen ditu datu teologiko, filosofiko, zientifiko eta pertsonalekin batera. Jatorri autobiografiko hutsa duen eta irudi biblikoetan aberatsa den estetikak adierazten du bizitzaren absurduaren sentimendu existentziala, etengabeko sufrimendua, komunikatzeko ezintasuna, eta uneoro aurre egin behar izaten dio holokaustoaren agoniaren lekukotza borreroen hizkuntzan eman behar izatearen paradoxari.

Javier Sistiaga eta Jesús Rodríguez
Irakasle dira Irunen eta urte asko daramatzate Irungo hainbat espaziotan poesia emanaldiak egiten eta antolatzen. Horrez gain, Jesus Rodriguez hilero egiten den poesiaren inguruko hizketaldi bateko animatzailea da eta, 2006an, Leganeseko Poesia Saria jaso zuen Invitación a la noche liburuarekin.

Esther Barandiaran
Lau eskutara jotako pianoaren ohiko interpretea, prestakuntza handikoa. Kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian nahiz atzerrian, eta 2007ko Musika Hamabostaldian parte hartu zuen. Nazioarteko hainbat sari ditu bai lau eskutara jotako pianoan eta bai bi pianotan jotako modalitatean. Zenbait disko grabatu ditu Aus Art Records etxearekin (Brahms, Fauré eta Ravel, Murgia, Zabala eta Aita Donostia).

Rafaella Acella
Australian jaioa, gurasoak italiarrak izanik, 1987 urtetik aurrera Espainian bizi da. Australiako eta Europako orkestra ugariekin jo izan du bakarlari gisa. 1984an, R. Lipizer nazioarteko biolin lehiaketan saritua izan zen eta, 1989an, Donostiako Nicanor Zabaleta lehiaketaren irabazle. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Concertino Laguntzaile izan zen 1995 urtera arte. 1996tik aurrera biolin-irakasle da Irungo Musika Kontserbatorioan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net