gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Adierazpen erradikalak | jarduerak | Iparraldea apirilean »

Patricia Canetti Arteleku TVn
2008/03/10

Patricia Canetti Patricia Canettik Canal Contemporâneo proiektua aurkezteko Artelekun eskaini zuen hitzaldia ikusgai dago Arteleku TVn.

Informazio kualifikatua lortu eta Brasilgo ikusizko artea eta teknologia artikulatzeko beharrak eragin zuten, orain zazpi urte, Canal Contemporâneo proiektuaren jaiotza. Komunitate eta argitalpen digitala da, Brasilen egiten den arte garaikidea ezagutzera eman eta haren inguruan eztabaidatzeko gunea. Zazpi urteko ibilbidean hasierako jomugak aldatu eta zabaldu dira. Dinamika emankorren eta baita erakustaretoen mapa osatu dute, proiektuaren sorrera baino lehen pentsaezina zen hori lortzea.

Ez bazenuten Artelekuko hitzaldira etortzeko aukerarik izan, orain online ikusi dezakezue. Arteleku TVn proiektu honen xehetasun guztiak ezagutuko dituzue, Patricia Canettiren hitzaldia eta ikusleen galderei emandako erantzunak bideo banatan baitaude zuen eskura.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net