gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Badator poesia | jarduerak | Paul Celanen Poesia »

Goizalbaren argitan
2008/03/04

Ikus-entzuleak Areto Nagusian Asteazkean, hilak 5, bigarren poesia emanaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, Hitzak baino gehiago topaketen harira. 20:00etan Areto Nagusian, Pello Otxotekok Goizalbaren argitan emanaldia askainiko du, Esther Barandiaranen pianoak lagunduta.

Goizalbaren argitan Pello Otxotekoren azken liburua da eta maitasuna du ardatz. Hain zuzen ere, lan honetako olerkiak entzun ahal izango ditugu asteazkeneko emanaldian, pianoaren soinuak lagunduta. KOLDO MITXELENA Kulturunera hurbiltzeko aukerarik ez dutenek KMK Zuzeneanen bidez gozatu dezakete emanaldiaz.

Pello Otxoteko
Irun, 1970. Haraindiko begiradaren bila bere lehenengo poema bildumak XI. Pasaiako Hiria Saria eskuratu zuen. Horren ostean etorri ziren Itzalaren ñabarduretan eta Arnasa galduaren ondarea lanak. Honela definitzen du poesia: “mezu bat da,musika ere izan behar duen itxura estetiko jakin batez hornitutako kontzeptua, eta hitz joko horretan jolas alderdia ere agertzen bada horrek poesiaren edertasuna areagotuko du”. Argitaratu berria du bere azken lana, Goizalbaren argitan, maitasuna gai nagusitzat hartuta.

Esther Barandiaran
Lau eskutara jotako pianoaren ohiko interpretea, prestakuntza handikoa. Kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian nahiz atzerrian, eta 2007ko Musika Hamabostaldian parte hartu zuen. Nazioarteko hainbat sari ditu bai lau eskutara jotako pianoan eta bai bi pianotan jotako modalitatean. Zenbait disko grabatu ditu Aus Art Records etxearekin (Brahms, Fauré eta Ravel, Murgia, Zabala eta Aita Donostia).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net