
gipuzkoakultura - jarduerak
« 'Canal Contemporâneo, información y activismo político en la red' hitzadia sarean | jarduerak | Active Archive »
Helga Massetani eta Chuneta Sánchez-Agustino artista plastikoen Esencia proiektuak sortzaileak eta beren sormen-prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen du. Harremanak sortu eta komunikazioa sustatzeko guneak eraiki nahi dituen Artacción! egitasmoaren lehen urratsa da.
Martxoren 31tik apirilaren 25era Artelekun arituko dira lanean Helga Massetani eta Chuneta Sánchez-Agustino. Astelehenetik ostiralera artista hauen lan prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da; ostiral arratsaldeetan, gainera, hainbat artistarekin hitz egin eta eztabaidatzeko saioak antolatu dituzte.