
gipuzkoakultura - jarduerak
« Iparraldea apirilean | jarduerak | 'Canal Contemporâneo, información y activismo político en la red' hitzadia sarean »
Aurten Aste Santuko oporrak ohi baino egun bat luzeagoak izango dira; izan ere, Ostegun Santuaren bezpera San Jose eguna da. KOLDO MITXELENA Kulturunean ere oporralditxoa hartuko dugu eta martxoaren 19tik 24ra, asteazkenetik astelehenera, itxita egongo da.
Hurrengo asteartetik aurrera, hilak 25, berriz izango gaituzue zuekin. Data horretatik aurrera, ohiko erritmora bueltatuko gara, erakusketa eta kultura jarduerekin.
Apirilean, esaterako, Iparraldea Bertan! zikloko ekitaldiak izango dituzue Areto Nagusian, eta baita unean-unean kontatuko dizkizuegun ekitaldi gehiago ere.
Ganbaran, Ikuspegiaren arrastoa erakusketaren azken txanpa hasiko da Aste Santua pasata. Apirilaren 5a izango da erakusketa hau ikusteko azken eguna.
Oraindik Erakustaretoko Behar gorria Primavera azul erakusketa ikusi ez baduzue, oporrak pasata ere izango duzue aukera, maiatza arte.
Eta noski, Liburutegiko zerbitzuak ere indarberrituta itzuliko dira.
Ordutegiak ere ohikoak izango dira:
Liburutegia:
-Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 20:30era.
-Larunbatetan, 8:30tik 14:00etara.
Erakusketak:
-Asteartetik larunbatera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.