gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Paul Celanen Poesia | jarduerak | Patricia Canetti Arteleku TVn »

Adierazpen erradikalak
2008/03/05

Tailerraren kartelaMartxoaren 31tik apirilaren 11ra Artelekun.
Azucena Vieites-ek eskainitako tailerra, Jon Mikel Eubarekin elkarlanean.
Koordinazio teknikoa: Nerea López.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Partehartzaileak: Gehienez 10.
Izena emateko epea: Martxoaren 14a arte.


"Edozein praktika artistiko gauzatzeko, biziki garrantzitsua da lan egiteko tresnen aurrean kokatzeko eta diskurtsoa egituratzeko modua. Horregatik, hemen aurkezten dugun proposamenak oinarri izango du serigrafia teknika bezala erabiltzeak emandako esperientzia, arreta lan-prozesuan ipiniz eta testuinguru berrietara hedatuz. Tailerrean jorratuko ditugun gaiak eta ideiak ulertzeko interesgarriak diren zenbait lan aztertuko ditugu, Jon Mikel Eubak lagunduko digu horretan. Batzuetan konbentzio huts batera mugatuta geratzen den kolektibo hitzaren esanahia zabaldu egingo da. Osterantzean, serigrafiaren erabileran bertan inplizitu ageri den hainbat alderdi garatuko dira, hala nola: originala, kopia, obra bakarra, seriatua edo kopiagarria".
Azucena Vieites.

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net