
gipuzkoakultura - jarduerak
Active Archive Constanten proiektu bat da, Artelekurekin elkarlanean. Proiektu honek liburutegi, mediateka eta abarretako informazio elementuak lotzeko aukera eskainiko lukeen plataforma bat sortzea du helburu. Software librearekin egituratutako tresna bat litzateke eta arte garaikideari buruzko hainbat euskarritako informazioa lotuko luke: aldizkariak, liburuak, katalogoak, ikus-entzunezko dokumentuak, ekitaldiak, tailerrak, ekoizpen diskurtsiboak…
Ildo honetan, asteazkenean, apirilak 2, Jorge Blasco eta Micahel Murtaugh-ek hitzaldia eskainiko dute dokumentazioaren arloko proiektuak aurkezteko.
Apirilaren 3 eta 4an, bestalde, lan saio itxi bat izango da Artelekun gonbidatu eta proiektuaren sortzaileekin.
Hitzaldia
Asteazkena, apirilak 2, 19:00etan Artelekun
Gonbidatuak: Jorge Blasco eta Michael Murtaugh.
Jorge Blascok Culturas de archivo proiektua aurkeztuko du eta Michael Murtaugh-ek, ConText: Towards the Evolving Documentary.
Informazio gehiago