gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Aldaketa klimatikoa eta gizartearen erronkak | jarduerak | Paisai soinu irratia »

Zientzia ekinean: azken eguna
2008/02/27

Seatle Buruzagi handia Ostegunean, hilak 28, aldaketa klimatikoaren ondorio ekonomikoak izango dira hizpide Zientzia ekinean ikastaroan. Horretaz gain, ikastaroari amaiera borobila emateko, Fran Lasuenek Seattle Buruzagi Handiaren mezuari buruzko dokumentala aurkeztuko du. Guztia, KOLDO MITXELENA Kulturunean.

Aurtengo ikastaroan lehen eskutik ezagutu dugu, nazioartean itzala duten adituen ahotik, zein etorkizun dakarkigun aldaketa klimatiko antropogenikoak, zein diren haren arrazoiak, han eta hemen izango duen eragina eta etorkizuneko egoerak ebazteko erabiltzen diren teknika berritzaileak. Azken hitzaldian, Juan C. Ciscar ekonomialariak aldaketaren ondorio ekonomikoak aztertuko ditu. 19:30ean Areto Nagusian Consecuencias económicas del cambio climático hitzaldia eskainiko du.

Ondoren, 21:00etan, Fran Lasuen izango dugu gure artean Ni basatia naiz: Lurraren zati gara dokumentala aurkezten. Ameriketako Estatu Batuetako hamalaugarren presidente Franklin Pierce Dumawish tribuaren lurrak erosten saiatu zenean Seattle buruzagi indiarrak emandako erantzuna du ardatz dokumental berri honek.

  • Zuzendaria: Fran Lasuen
  • Kontalaria: Kandido Uranga
  • Euskarri Teknikoa: PAUSA
  • Irudia: Rosalinda Incardona
  • Musika: Fran Lasuen
  • Ekoizpena: artelanda
Juan Carlos Ciscar

Europako Batzordeko funtzionarioa. Ekonomia lizentziaduna eta doktore Valentziako Unibertsitatean, eta CEMFI-ko tituluduna (Espainiako Bankua). Valentziako Unibertsitatean eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioan lan egin du. 1996az geroztik, Europako Batzordeko Joint Research Centre Prospektiba Teknologikoko Institutuko Energia eta Aldaketa Klimatikoari buruzko taldean lan egiten du. Ingurumenaren eta aldaketa klimatikoaren ekonomian espezializatuta dago eta oreka orokorreko eredu konputagarriekin (GEM-E3) eta energia sistemako beste eredu batzuekin lan egiten du. Hainbat lan argitaratu ditu energia-ekonomia-ingurumen alorrean. Berak koordinatzen du aldaketa klimatikoak Europan izango dituen eraginei buruzko Projection of Economic impacts of climate change in Sectors of the European Union based on boTtomup Analysis azterlana.


Fran Lasuen Gabilondo

Historian lizentziatua. Bere ibilbide profesionalean irakaskuntzan, kultura alorreko administrazioan, diseinuan, publizitatean eta ikus-entzunezkoen alor gehienetan lan egin du. Gaztetatik musika munduan sartuta, Izukaitz taldearen sortzaileetako bat izan zen 70eko hamarkadaren bukaeran. 1981etik 1993ra bitartean Oskorriko kide izan zen, biolinista, kantari eta konpositore gisa. 2005ean Denbora CDa kaleratu zen.

Aurtengoa ez da Zientzia ekinean Ikastaroan parte hartzen duen lehen aldia. 2005ean Gauzakiak eta Gizakiak: Nanocosmos multimedia performancea aurkeztu zuen eta 2006an Energeia izenekoa.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net