gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« Mugimenduzko irudiak: izena emateko azken egunak | jarduerak | Aldaketa klimatikoa eta gizartearen erronkak »

Zehar 62 foroak martxan
2008/02/25

Zehar aldizkariaren webgunea Zehar aldizkariaren azken aleak hiri ekoizpenen inguruko hausnarketak bildu zituen. Bidutako gogoeta kritikoei jarraipena emateko hiru foro jarri dira martxan. Jaime Iregui, Carme Nogueira eta Ptqk ari dira eztabaidagune hauek koordinatzen.

A la deriva izeneko eztabaidagunean, Jaime Ireguik espazio publikoan egindako ibilbideetan oinarritzen ditu bere idatziak. Publikoa eta pribatuaren arteko kategoriak hausten dituzten elementuetan eta diskurtsoetan arreta berezia jartzen du, egun munduko hainbat hiritan bizi den gehiegizko pribatizazioa kritikatzeko.

Carme Nogueirak koordinatzen duen Lugares en Transición foroak pertsona ezberdinek kaleetan, plazetan garatzen dituzten bizi ibilbidei erreparatzen die, jendearen hitzak, sentsazioa eta desioak jasoz. Norabide honetan lan egiten duten hainbat pertsona gonbidatuko ditu forora beraien proiektuen berri emateko.

Ptqk-ren eskutik datorkigun Enredadas foroak ziber-kultura kritikoa, ziberfeminismoa, du ardatz. Mugimendu honetan inplikatuta dauden eragileei egindako elkarrizketak publikatuko dira; informazio eta esperientzia truke honi esker mugimendu honen hastapenaren funtsa ezagutu eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko aukera izango da.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net