
gipuzkoakultura - jarduerak
Duela bi aste Soinumapa.net egitasmoaren 2.0 bertsioa aurkeztu zuten Artelekun. Joateko aukerarik izan ez bazenuten, orain Arteleku TVn erreportajea ikusi dezakezue.
Soinumaparen bertsio berriak soinu bilatzaile bat, RE:MAPA egitasmo "anaiarekin" lotura zuzena eta bilaketak hiru hizkuntzatan egiteko aukera eskaintzen ditu.
Xabi Erkiziak aurkeztu zituen berrikuntzak. Ondoren, proiektuari ekarpenak egin dizkioten bi sortzailek kontzertu bana eskaini zuten Tüsürik eta BAZTERRAKek.
Arteleku TVren erreportaje berri honetan aurkezpenaz eta kontzertuez gain, ekitaldiko hainbat argazki ere aurkituko dituzue.