
gipuzkoakultura - jarduerak
Sandra Cuesta eta Larraitz Torresen azken lanen aurrerapen bideo laburrak ikusgai daude Arteleku TVn. Bi sortzaileak proiektu berrienak prestatzen ari dira Artelekun.
![]()
Sandra Cuesta A Long Way Back lantzen ari da Eneko Alcaraz-en laguntzarekin. Elkarren mugimenduak errepikatzen hasten den dantza-bikote batek burutzen duen alderantzizko ibilbidea da lan honen oinarria.
![]()
Larraitz Torres Permanent Vacation proiektua gauzatzen ari da, Jim Jarmuschen izen bereko filma oinarri hartuta. Myriam Pérezekin lantzen ari den egitasmo honek bi zati izango ditu: bideolana eta testuinguru eszenikoan gertatzen dena.