gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Ikuspegi antropogenikoari kritika | jarduerak | Olerki topaketak »

Qué perezosos pies
2008/02/04

Jorge G. Aranguren Asteartean, hilak 5, 19:30ean Jorge G. Arangurenek Qué perezosos pies poesia liburua aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturunean. Gijongo Trea argitaletxeak plazaratu du donostiarraren azken poesia liburua, eta aurkezpenean argitaletxeko zuzendari Álvaro Díaz Huici politikari, idazle eta argitaratzaile asturiarrak ere parte hartuko du.

Jorge G. Aranguren Donostian jaio zen 1938. urtean. Olerkilari eta eleberrigilea da eta bi arloetan lortu ditu sari esanguratsuak. Poesian, Irun Hiriko Poesia saria (1971) Largo regreso a Itaca-rekin eta Adonais Saria (1976), De fuegos, tigres, ríos...-rekin. Eleberrian Donostia Hiria Saria (1974) izan zen Últimas imaginarias liburuarekin eta Villa de Bilbao Saria (1976) El cielo para Bwana lanarekin. Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du bere estilo pertsonal eta landua.

Hainbat literatura aldizkaritan parte hartu du, bereziki Kurpil (1973-1977) -honen sorreran ere parte hartu zuen- eta Kantil (1977-1981) aldizkarietan. Poesia bilduma askotan ere parte hartu du olerki orijinal zein euskarara, ingelesera, alemanierara eta italierara itzulitakoekin.

Qué perezosos pies liburuko olerkietan agerian geratzen dira bere obsesioak: urteen ispilatzea, norbanakoaren zalantza eta babesgabetasun nabarmena, maitasunaren bozkario sufrigarria, aurkitzen ez diren paradisuak bilatzea...

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net