
gipuzkoakultura - jarduerak
Abian da HOTS! Paisai soinu irratia. Paisaia-soinuak zentzu zabalenean lantzen dituzten izaera desberdineko soinu-lanak ezagutaraztea da Arteleku Audiolab-en eta Soinumapa.net Euskal Herriko Soinu Maparen ekimez sortutako proiektu honen helburua. Horretarako, hilabetero podcast bat argitaratzen du.
HOTS! Paisai soinu irratian, soinu konposizioak, elkarrizketak, soinuzko dokumentalak, artxiboak edo soinuzko postalak topatuko dituzue, denak libreki entzun eta deskargatzeko moduan.
Lehenengo saioan, 2007an SPULKPZ (Paisai Soinuak Urazpian Labirintoan Kartzelan Paisai zoinu) izenpean egindako deialdi irekiaren emaitzetako bat aurkituko duzue. Gune hauetan eta hauei buruz jasotako idazki, grabazio, ideia, bideo, saio, experimentu edo bestelako burutapenak biltzen ditu podcast honek, entzuteko moduan. Zoinuak.