
gipuzkoakultura - jarduerak
KOLDO MITXELENA Kulturuneak eta Irungo Kabigorri ateneoak Hitzak baino gehiago olerki topaketak antolatu dituzte. Asteazkenean, hilak 6, lehen emanaldia izango da Kabigorrin. KOLDO MITXELENA Kulturunera martxoan iritsiko da poesia.
Kabigorrin (Peña kalea 1, Irun) otsailaren 5etik 27ra José Blancoren Un día de estos ikus poesia erakusketa izango da eta poesia emanaldiak asteazkenetik igandera izango dira, hilaren 6tik 10era, hain zuzen.
Otsailak 6, asteazkena
20:00 Karmelo Iribarren: Seguro que esta historia te suena
Otsailak 7, osteguna
20:00 Pello Otxoteko: Goizalbaren argitan
Esther Barandiaran (pianoa)
Otsailak 8, ostirala
20:00 Poesía de Paul Celan
Raffaela Acella (biolina),
Esther Barandiaran (pianoa)
Javier Sistiaga, Jesús Rodríguez (ahotsak)
Anselm Kiefer (irudiak)
Otsailak 9, larunbata
19:00 Jose Blanco: Poemas y canciones
20:00 Ángel Petisme: Demolición del arco iris
Otsailak 10, igandea
20:00 Itxaro Borda: Poemak, testoak, musika
Eta martxoan...
KOLDO MITXELENA Kulturunean gozatuko dugu poesiaz. Karmelo Iribarren, Pello Otxoteko, Esther Barandiaran, Rafaella Acella, Javier Sistiaga, Jesús Rodriguez... gure artean izango ditugu berriz, hitzak baino gehiago ekarrita.