gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Lurraren zati | jarduerak | Hori neuk ere egingo nuke »

Nora garamatza aldaketa klimatikoak?
2008/02/11

Klima aldaketari buruzko ikastaroaren irudi nagusia Asteazkenean, hilak 13, hasiko da Zientzia ekinean KOLDO MITXELENA Kulturunean. Azken egunotan aipatu dizuegun bezala, aurtengo ikastaroak aldaketa klimatikoa du ardatz. Nora garamatza aldaketa klimatikoak? Etorkizuneko egoerak, arrazoiak, ondorioak da, hain zuzen ere, aurtengo ikastaroaren izenburua.

Gizakiok beti bizi izan gara aldaketa klimatikoekin batera. Zerk kezkatzen gaitu, bada, egungo aldaketa klimatikoan? Bere izaera antropogenikoak, hots, egungo aldaketa klimatikoaren arrazoiak, antza, gizakiaren jardunaren ondorio izateak.

Aurtengo Zientzia ekinean ikastaroan, nazioartean itzala duten adituen bitartez, lehen eskutik ezagutuko dugu aldaketa klimatiko antropogenikoak dakarkigun etorkizuna, haren arrazoiak eta gizateriaren etorkizunari nola eragingo dion han eta hemen. Zientzialariek etorkizuneko egoerak nola eraikitzen dituzten ezagutzea ere oso interesgarria izango da; izan ere, metodo eta estrategia berritzaileak erabiltzen dituzte klima bezalako sistema konplexuen ezaugarri diren ziurgabetasun egoerak ebazteko.

Otsailak 13, asteazkena
19:30-21:00 Ernesto Rodríguez. El actual cambio climático antropogénico: Incertidumbres y certezas.

Otsailak 14, osteguna
19:30-20:15 Jon Sáenz. Modelos numéricos. Herramientas para comprender y proyectar el clima.
20:15-21:00 Antón Uriarte. Los cambios climáticos en la historia. Crítica al alarmismo actual.
21:00-21:30 Mahai ingurua: Ernesto Rodríguez, Jon Sáenz, eta Antón Uriarte.

Otsailak 20, asteazkena
19:30-21:00 José M. Moreno. Los impactos del cambio climático en el sur de Europa.

Otsailak 21, osteguna
19:30-21:00 Carlos Gay. Quién paga más: el cambio climático visto desde los países del Sur.

Otsailak 27, asteazkena
19:30-21:00 Mercedes Pardo. Los desafíos sociales del cambio climático.

Otsailak 28, osteguna
19:30-21:00 Juan C. Ciscar. Consecuencias económicas del cambio climático.
21:00-21:30 Fran Lasuen. Ni basatia naiz dokumentalaren aurkezpena (Lurraren zati gara - Seattle Buruzagi Handiaren mezua).


Zientzia ekinean ikastaroa: Nora garamatza aldaketa klimatikoak? Etorkizuneko egoerak, arrazoiak, ondorioak

Egunak: otsailak 13, 14, 20, 21, 27 eta 28.
Tokia: KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Ordua: 19.30etan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net