
gipuzkoakultura - jarduerak
Joan den astean Mugimenduzko Irudien Laborategiak Animac Artelekun jaialdiaren harira antolatu dituen lantegien berri eman genizuen. Mugimenduzko irudia sorkuntza teoriko nahiz praktikorako espazio bilakatzeko ingurune bat sortzea da lantegi hauen helburua. Beraz, animazioaren teknika ezagutu nahi baduzue, ostirala, hilak 22, duzue izena emateko azken eguna.
Horretarako izen-emate orria, curriculuma eta parte hartzeko arrazoiak azaltzen dituen gutun bat bidali behar dituzue Artelekura.
-Hitzetik Fadora, Fadotik Irudira
Animazioko Zinearen Lantegia
Nork eskainia: Regina Pessoa eta Abi Feijó
Animazioko lantegi honek bi zati izango ditu. Lehenengoa teorikoa izango da eta, poesia bat animazioko gidoi bati egokitzeko erak landuko dira. Bigarrena praktikoa izango da eta, aurrez landutako gidoian oinarritutako film labur bat egingo da.
Lantegi teorikoa
Martxoaren 3tik 7ra, 10:00etatik 14:00etara.
Parte hartzaileak: gehienez 12 lagun.
Lantegi praktikoa
Ekainaren 19tik uztailaren 18ra, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Parte hartzaileak: gehienez 6 lagun.
-Iluna argitzen
Animazio tailerra. Martxoaren 3tik 7ra, 17:00etatik 21:00etara.
Nork eskainia: Coke Riobo & Lourdes Villagómez. Lucía Onzainekin elkarlanean.
Parte hartzaileak: gehienez 12 lagun.
Lantegian film labur bat egingo da pixelaren teknika eta marrazkia erabiliz. Gorputzaren koreografiatik eta mugimendutik abiatuta, parte hartzaileek argiz marraztuko dute Lucia Onzainek emakumeen aurkako bortizkeriaren inguruan osatutako pieza bat.
Lantegiei buruzko informazio gehiago