gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« Klima ulertzen | jarduerak | Sandra Cuesta eta Larraitz Torres Arteleku TVn »

Mugimenduzko irudiak
2008/02/14

Lantegien egiotarauaren azala Artelekuko Mugimenduzko Irudien Laborategiaren barruan, 2008an, ikus-entzunezko diziplinaren forma ezberdinak garatu eta ezagutzeko jarduerak burutuko dira. Hasteko, Artelekun martxoaren 4tik 8ra izango den Animac zinema erakusketarekin batera, hiru lantegi eskainiko dira.

Mugimenduzko irudia sorkuntza teoriko nahiz praktikorako espazio bilakatzeko ingurune bat sortzea dute helburu lantegi hauek. Bertan, hainbat diziplinatako artistek animazioaren teknika ezagutzeko aukera izango dute, sorkuntza prozesuaren katalizatzaile izan dadin.


-Hitzetik Fadora, Fadotik Irudira
Animazioko Zinearen Lantegia
Nork eskainia: Regina Pessoa eta Abi Feijó

Animazioko lantegi honek bi zati izango ditu. Lehenengoa teorikoa izango da eta, poesia bat animazioko gidoi bati egokitzeko erak landuko dira. Bigarrena praktikoa izango da eta, aurrez landutako gidoian oinarritutako film labur bat egingo da.

Lantegi teorikoa
Martxoaren 3tik 7ra, 10:00etatik 14:00etara.
Parte hartzaileak: gehienez 12 lagun.
Izen ematea: otsailaren 22a baino lehen.

Lantegi praktikoa
Ekainaren 19tik uztailaren 18ra, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Parte hartzaileak: gehienez 6 lagun.
Izen ematea: otsailaren 22a baino lehen.

-CuCinema
Soinu, Irudi & Sukaldaritza Lantegia. Ostirala, martxoak 7, 15:00etatik 20:30era.
Nork eskainia: CuCinema di Genzano
Parte hartzaileak: ez dago kopuru mugaturik.

CuCinema laborategian, “ikusleak” modu aktiboan parte hartzen du eskura jarritako “lehengaiak” zentzumenekin esperimentatuz. Lantegia materialak eraldatzean datza, beste izate plano batzuetara eramanez: filma eskuekin ukitzen da eta sentitzen da, eta hainbat “teknikaren” bidez prestatu ondoren, proiektorearen “labetik” pasatzen da mugimenduzko irudi argidun bilakatuz. Emaitza 16 mm-ko zeluloidean zuzenean eskuz margotutako filma izango da eta horrekin batera dastatuko den italiar plater gastronomiko bikaina.

-Iluna argitzen
Animazio tailerra. Martxoaren 3tik 7ra, 17:00etatik 21:00etara.
Nork eskainia: Coke Riobo & Lourdes Villagómez. Lucía Onzainekin elkarlanean.
Parte hartzaileak: gehienez 12 lagun.
Izen ematea: otsailaren 22a baino lehen.

Lantegian film labur bat egingo da pixelaren teknika eta marrazkia erabiliz. Gorputzaren koreografiatik eta mugimendutik abiatuta, parte hartzaileek argiz marraztuko dute Lucia Onzainek emakumeen aurkako bortizkeriaren inguruan osatutako pieza bat.

Baina lantegi hauetaz gain, kontu gehiago izango ditugu martxoaren 4tik 8ra Artelekun Animac Kataluniako Animazio Zinemaren Nazioarteko Erakusketaren harira.

Informazio gehiago

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net