gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Soinumapa.net 2.0-ren aurkezpena Arteleku TVn | jarduerak | Nora garamatza aldaketa klimatikoak? »

Lurraren zati
2008/02/07

Munduko bolaren  marrazki bat Laster hasiko da Zientzia ekinean Ikastaroa. Egunotan bai klima-aldaketa antropogenikoaz eta bai ikuspegi antropogenikoari egindako kritikez hitz egin dugu. Bi ikuspegiak ezagutuko ditugu Zientzia ekinean ikastaroko hitzaldietan. Baina ez ditugu hitzaldiak bakarrik izango...

Fran Lasuen ere izango dugu gure artean Ni basatia naiz: Lurraren zati gara multimedia aurkezpenarekin. Ameriketako Estatu Batuen hamalaugarren presidente Franklin Pierce Dumawish tribuaren lurrak erosten saiatu zenean Seattle buruzagi indiarrak emandako erantzuna du ardatz dokumental berri honek.

Fran Lasuen Historian lizentziatua da. Irakaskuntzan, kultura administrazioan, diseinuan, publizitatean eta ikus-entzunezko arlo gehienetan lan egin du. Gaztetatik musika munduan murgilduta egon da; 70eko hamarkadan Izukaitz taldearen sortzaileetako bat izan zen eta 1981etik 1993ra Oskorriko biolinista, abeslari eta musikagile izan zen.

Aurtengoa ez da Zientzia ekinean Ikastaroan parte hartzen duen lehen aldia. 2005ean Gauzakiak eta Gizakiak: Nanocosmos multimedia performancea aurkeztu zuen eta 2006an Energeia izenekoa .

Aurten multimedia aurkezpen berri bat ikusteko aukera izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net