gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - jarduerak

« India, poesia eta dantzaren bidetik | jarduerak | Ikuspegi antropogenikoari kritika »

Klima-aldaketa antropogenikoa
2008/02/01

munduko bola lurrazaleko tenperatura adierazten duten koloreekin Laster hasiko da Zientzia Ekinean ikastaroa KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurten klima-aldaketari buruz arituko dira adituak; besteak beste, izaera antropogenikoaz, gizakion eraginaz, hain zuzen.

Klima-aldaketa planeta osoan edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Hainbat mendetan zehar gizakiak hainbat aldaketa bizi izan dituen arren, azken mendeetan, gizakia bera eragile nagusietako bat dela dirudi. Giza-eragina laborantzan eta artzaintzan erabiltzeko basoen deforestazioarekin hasi zen, baina gaur egun eragina handiagoa da, negutegi efektua sortzen duten gasen ondorioz: CO2a fabriketan eta metanoa abeltzaintza intentsiboan eta arroz-soroetan.

IPCCren webguneaMunduko klima-aldaketaren arazoa ikusita, Munduko Meteorologia Erakundeak eta Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP) Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldea (IPCC) sortu zuten 1988an, giza ekintzek eragindako klima-aldaketa gertatzeko arriskuak aztertu eta neurtzeko.

Bere zeregin nagusietako bat ebaluazio txostenak argitaratzea da. Txosten hauek hainbat liburuki dituzte eta klima-aldaketari, jatorriari, ondorioei eta eman beharreko erantzunei buruzko informazio zientifiko, tekniko eta sozioekonomikoa ematen dute. Laugarren txostenean (2007) zabaldutako azken ebaluazioan, azken 50 urteetan ikusitako mugako fenomenoen hazkundearen berri eman zuen. Honen arabera, tenperatura altuak, bero-boladak eta euri-jasak gero eta ohikoagoak izango dira, eta beraz, datozen urteean oso eragin kaltegarriak izan ditzakete.

Otsailaren 13tik aurrera, nazioartean onetsitako hainbat adituk hau eta beste gai eta ikuspegi batzuk aztertuko dituzte KOLDO MITXELENA Kulturunean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net