
gipuzkoakultura - jarduerak
Zientzia ekinean ikastaroaren bigarren jardunaldian, hilaren 14an, bi hitzaldi eta mahai inguru bat izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Beti ere aurtengo gai nagusiaren inguruan: Nora garamatza aldaketa klimatikoak? Etorkizuneko egoerak, arrazoiak, ondorioak.
19:30etik 20:15era Jon Sáenzek Modelos numéricos. herramientas para comprender y proyectar el clima hitzaldia eskainiko du. Ondoren, 20:15etik 21:00etara, Antón Uriarteren txanda izango da, Los cambios climáticos en la historia. Crítica al alarmismo actual izeneko hitzaldiarekin.
Jon Sáenz Agirre
Lurraren eta Kosmosaren Fisikan lizentziatua Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Fisika doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Fisika Aplikatua II saileko irakasle titularra. Journal of Geophysical Research, Tellus, International Journal of Climatology eta antzeko aldizkarietan idatzi ditu artikuluak, eta liburu-atal bana Springer eta Elsevier argitaletxeetan. Klimatologiaren inguruko ikerketa proiektuetan parte hartzen du, I+G+B Plan Nazionalean, erkidego mailan (ETORTEK) eta Europa mailan (ECMWF epe ertaineko aurreikuspenerako Europako zentroaren SPESIPRA proiektu berezia). Hainbat ikerketa egin ditu eredu klimatikoak erabiliz ondoko aplikazioetan: urtaroko iragarpenean, atmosferaren eta ozeanoen arteko elkarreraginean, paleoklimatologian eta klimaren eskualdekako modelizazioan.
Antón Uriarte
Katedradun erretiratua, 25 urtez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izana. Geografia doktorea, Zaragozako Unibertsitatean (1979) Doktoretzako Aparteko Saria jaso zuen Régimen de precipitaciones en el Noroeste y Norte de la Península Ibérica tesiarekin. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren, British Councilen eta Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso zituen, eta irakasle bisitari aritu zen Galesko Unibertsitatean eta Reno-Nevadakoan (Ameriketako Estatu Batuak). Aldaketa klimatikoaren inguruko argitalpenen artean aipatzekoak dira bere Ozono, la catástrofe que no llega eta Historia del Clima de la Tierra liburuak. Gai horien inguruan oso emankorrak diren blog bat eta webgune bat ditu.
21:00etan eguneko bi mintzalariek mahai inguru batean parte hartuko dute Ernesto Rodríguez meteorologoarekin batera.