gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Klima-aldaketa antropogenikoa | jarduerak | Qué perezosos pies »

Ikuspegi antropogenikoari kritika
2008/02/04

CO2 bloga Joan den astean klima-aldaketaren izaera antropogenikoari buruz hitz egin genuen. Baina badira ikuspegi honi aurka egiten dioten iritziak; hauek ere entzungo ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, Zientzia Ekinean ikastaroan.

Gizakiak berotze globalean eta klima-aldaketan duen eraginari buruzko eztabaida dago. Bjørn Lomborg El ecologista escéptico liburuaren egileak, esaterako, zalantzan jartzen du berotze globala. Martin Durkinek zuzendutako The Great Global Warming Swindle (Klima aldaketaren iruzur handia) dokumentalean, hainbat adituk azaltzen dute giza-ekintzek sortutako CO2a ez dela egungo tenperatura igoera globalaren eragilea.

Zientzia Ekinean ikastaroan Antón Uriarte geografoak Los cambios climaticos en la historia: crítica a los modelos antropogénicos (Klima aldaketa historian: eredu antropogenikoei kritika) izeneko hitzaldia eskainiko du.

Uriarte klimatologian espezializatutako geografoa da eta ezaguna da gizakiak klima-aldaketan izan dezakeen eraginarekiko duen jarrera eszeptikoarengatik. Historia del clima de la tierra liburuan Lurra sortu zenetik izandako klima-aldaketa guztiak azaltzen ditu kronologikoki. Paleoclimatología webgunean eta CO2 blogean ere hainbat artikulu biltzen ditu, klimaren historiari eta CO2ari buruz. Bere hitzetan, CO2a ez da kutsagarria.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net