gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Nora garamatza aldaketa klimatikoak? | jarduerak | Aldaketa klimatikoa. Zalantzak. Ziurtasunak »

Hori neuk ere egingo nuke
2008/02/11

Joan Brossaren 'Eclipsi' lana Azken bi urteetan Artelekuko Mediatekan hainbat irakurketa talde antolatu dituzte. 2008an, horiei jarraipena emateko asmoz, bi arte ziklo antolatu dituzte. Horietako lehenengoa martxoaren 6an hasiko da eta Xabier Gantzarainek zuzenduko du, Hori neuk ere egingo nuke izenburupean.

Horrela hasten du Gantzarainek zikloa aurkezteko testua:

"Hori neuk ere egingo nuke" esaten duenak, gauza asko esaten ditu esaldi bakar batean, eta ez garrantzirik gabeak, berehala eta edonola baztertzekoak. Hori esaten duenak, erakutsi (edo ikustarazi) dioten Artelana ukatu egiten du. Eta ez da harritzekoa. Artelanak ere ukatu egiten du bera. Artelana gurtu beharreko irudia bilakatu baita Guggenheim osteko garaiotan. Eta Artea, gurtu beharreko Forma.
Lau saio izango dira, euskaraz, eta Joan Brossaren poesia, Sophie Calle-ren ipuinak, Goierri Konpeti bideo-lana eta Jon Alonsoren Camembert helburu liburua izango dira aztergai.

Saio guztiak 19:00etan izango dira Artelekuko Mediatekan. Lehenengoa, Hizkiak, hitzak, esaldiak izenekoa, martxoaren 6an izango da eta Joan Brossaren poesia izango du aztergai.

Taldearen partaide kopurua mugatua da eta izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi duenak arteleku@gipuzkoa.net helbidera idatzi dezake datu pertsonalak eta harremanetarako bide bat zehazteko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net