
gipuzkoakultura - jarduerak
Asteazkenean, hilak 13, klima aldaketari buruzko Zientzia ekinean ikastaroko lehen jardunaldia izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Ernesto Rodriguez meteorologoak klima-aldaketa antropogenikoaren inguruko zalantza eta ziurtasunei buruz hitz egingo du.
19:30etik 21:00etara eskainiko du Rodriguezek hitzaldia, Areto Nagusian: El actual cambio climático antropogénico: incertidumbres y certezas.
Ernesto Rodriguez Camino
Estatuko Goi Meteorologoa, Meteorologia Institutu Nazionaleko Klimaren Modelizazio eta Ebaluazio Saileko buru, eta aldaketa klimatikoaren ondorioak eskualdez eskualde aztertzen duen proiektuaren arduraduna da. Lurrazalaren prozesuetan eta lurrazalaren eta atmosferaren elkarreraginean aditua, European Centre for Middle Range Weather Forecastingeko aholkularitza zientifikorako batzordeko kide da.
2004tik 2007ra, Espainiako meteorologia elkarteko lehendakari izan da; 1994tik 2005era, EUMETNETen lurrazaleko aldagaiak ulertu eta zoruaren prozesuak parametrizatzeko Short Range Numerical Weather Prediction proiektuko zentro nagusiko arduraduna; eta 2000tik 2002ra, epe motzeko aurreikuspen numerikorako High Resolution Limited Area Model Proiektuaren zuzendariordea.