gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Canal Contemporâneo-ren aurkezpena | jarduerak | Mugimenduzko irudiak: izena emateko azken egunak »

Aldaketa klimatikoa Hegoaldeko herrietan
2008/02/20

munduko bola lurrazaleko tenperatura adierazten duten koloreekin Aurrera darrai Zientzia ekinean ikastaroak. Ostegunean, hilak 21, Carlos Gay izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Aldaketa klimatikoa izango du hizpide, Hegoaldeko herrien ikuspegitik.

19:30ean hasita, Quién paga más: el cambio climático visto desde los países del Sur hitzaldia eskainiko du.

Carlos Gay García
1978an Astrofisikako doktore graduatu zen Coloradoko Unibertsitatean, Boulderren (AEB). Gaur egun IPCC Aldaketa Klimatikoari buruzko Gobernuarteko Taldearen IV. Ebaluazio Txostenaren Latinoamerikari buruzko kapituluaren koordinatzailea da. UNAMeko (Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionala) Atmosferaren Zientzien Zentroko zuzendaria da 2001eko abendutik eta Aldaketa Klimatikoko eta Erradiazioko Taldearen fundatzaile eta buru da. Aldaketa klimatikoak Mexikon izan ditzakeen eraginei buruzko eskala handiko lehen ikerketaren, Estudio de País proiektuaren, koordinatzaile ere izan zen. 1995 eta 1999 urteen artean Ekologiako Institutu Nazionaleko Lankidetzako eta Nazioarteko Akordioetako Unitateko zuzendari nagusi izan zen. Era berean, Mexikoko gobernuaren ordezkari ofiziala eta Mexikoko ordezkaritzaren buru izan zen IPCCren eta Aldaketa Klimatikoari buruzko Batzarraren Alderdien Konferentziaren aurrean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net