
gipuzkoakultura - jarduerak
Aldaketa klimatikoari buruzko Zientzia ekinean ikastaroaren bosgarren egunean, hilaren 27an, gizartearen erronkak izango dira aztergai KOLDO MITXELENA Kulturunean. Horretarako, Mercedes Pardo Politika Zientzietako eta Soziologiako doktorea izango dugu gure artean.
Espainiako Ingurumenaren Soziologo Sarearen sortzaile eta koordinatzailea da Pardo eta, hain zuzen ere, ikuspegi horretatik aztertuko du aldaketa klimatikoa. 19:30ean Los desafíos sociales del cambio climático hitzaldia eskainiko du Areto Nagusian. Hizlariaren arabera, gizarteak egin behar die aurre ingurumenaren arazoei, gizakia baita eragile nagusia. (Los desafíos del cambio climático artikulua, Temas para el debate aldizkazkariaren 156. alean).
Mercedes Pardo Buendía
Politika Zientzietako eta Soziologiako doktore (UCM) eta Garapenaren Ingurumen Kudeaketako masterra (CIFCA). California-Berkeley Unibertsitateko (AEB) ikerlari laguna izan da eta ikerlari bisitaria Bremengo Unibertsitatean (Alemania). Madrilgo Carlos III. Unibertsitateko Ingurumenaren Soziologia irakaslea da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak sortutako CEICAG Ingurumenaren Aldaketa Globalaren Ikerketarako Espainiako Batzordeko lehendakaria. Madrilgo Soziologia Elkarteko lehendakariordea. Espainiako Soziologia Federazioaren Soziologiako eta Ingurumeneko ikerketa taldearen arduraduna. Nazioarteko Soziologia Elkartearen Soziologiako eta Ingurumeneko ikerketa taldearen lehendakariordea. Espainiako Ingurumenaren Soziologo Sarearen sortzaile eta koordinatzailea da. Bere azken liburua, La Evaluación del Impacto Social y Ambiental para el Siglo XXI: Teorías, procesos, metodología, Fundamentos argitaletxeak argitaratu du.