gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Espazioa sortzea | jarduerak | Soinumapa.net 2.0 bertsioaren aurkezpena »

Perejaume, sorkuntzari buruz
2008/01/23

Perejaume Gutxi falta da sorkuntza prozesuaren inguruko jardunaldiak hasteko. Azken egunotan, KOLDO MITXELENA Kulturunean izango ditugun hizlari batzuen izenak aurreratu dizkizuegu. Laster kontatuko dizkizuegu xehetasunak. Bitartean, beste aurrerapentxo bat: Perejaume artista kataluniar polifazetikoa ere etorriko da.

Pintura, collagea, argazkilaritza, objektuak, eskultura, poesia, saiakera, instalazioak, ekintzak, bideoa, eszenografia... Diziplina anitzeko artista dugu Perejaume. Esperimentazioa lantzen du surrealismoa eta Bartzelonako kultura herrikoia erreferentzia hartuta.

Pere Jaume Borrell i Guinart, Perejaume, 1957. urtean jaio zen Sant Pol del Mar herrian. Bertan egin zuen bere bakarkako lehen erakusketa ere, 1974an. Geroztik bere lana hainbat museotan egon da ikusgai; besteak beste, Marseillako Cantini, Cereteko Arte Modernoko Museoa, Madrilgo Reina Sofía, Bartzelonako Fundación Miró eta Municheko Mosel galeria.

Berak sortu zuen Bartzelonako Liceuko sabai eta eszenaurreko dekorazioa, 1994ko sutearen ondorengo berreraikuntzarako. Platea abrupta izeneko proiektuan hainbat teknika nahastu zituen (argazkilaritza, pintura, ordenadore bidezko lanketa...) eta antzoki zaharreko eserlekuak paisaia menditsu batean txertatu zituen.

Lortutako sarien artean, aipatzekoak dira Kataluniako Generalitateak ematen duen 2005eko Premi Nacional d’Arts Visuals eta Espainiako Kultura Ministerioaren 2006ko Premio Nacional de Artes plásticas.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net