gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Luis de Pablo eta Vicente Molina Foix solasean | jarduerak | India, poesia eta dantzaren bidetik »

Perejaume eta Olvido García Valdés ispiluan
2008/01/30

Poema hitza osatzen duten letra solteak Ostegunean, hilak 31, Hitzak ispiluan sorkuntza prozesuaren inguruko jardunaldietako hirugarrena izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Oraingoan Olvido García Valdés olerkaria eta Perejaume artista eta idazlea arituko dira solasean. Hitzordua, aurreko egunetan bezala, 19:30ean Areto Nagusian.

Jardunaldi hauen helburua literatura ardatz hartuta sorkuntzan gertatzen diren metamorfosiak aztertzea da. Izan ere, literatura hainbat lengoaiarentzako elikagaia da, zinema, pintura, musika edota dantzarentzat, esaterako; baina, era berean, hauetatik guztietatik sostengua ateratzen du literaturak.

Perejaume
(Sant Pol de Mar, Bartzelona, 1957)

Kataluniar artistaren lanak literatura eta ikus arteak uztartzen ditu eta askotan sorkuntzarekin solasten dira haren proposamen teorikoak. Ludwig-Jujo, Què és el collage sinó acostar soledats?, La pintura i la boca edo Esconderse ditugu diziplina anitzeko sortzaile honen pentsamenduaren emaitza. Bere obra hainbat museotan egon da ikusgai, esaterako Marseillako Cantinin, Cereteko Museu d'Art Modern-en, Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroan, Bartzelonako Joan Miró Fundazioan edo Municheko Mosel Galerian. Espainiako Kultura Ministerioaren 2006ko Arte Plastikoen Sari Nazionala eskuratu zuen.

Olvido García Valdés
(Santianes de Pravia, Asturias, 1950)

Kritika lan zabala egin du poesiari eta arteari buruz. Gaur egun Tolosako (Okzitania) Cervantes Institutuko zuzendaria da. Bere poesia lanean hainbat izenburu nabarmentzen dira, hala nola: El tercer jardín, Exposición (Literaturako Ícaro Saria, 1990), Ella, los pájaros (Leonor Saria, 1994), Caza nocturna eta Del ojo al hueso. Teresa de Jesús biografia saiakera du egina (2001), eta Pier Paolo Pasolini, Anna Ajmátova eta Marina Tsvetáieva itzuli ditu. Argitaratu duen azken liburuak, Y todos estábamos vivos izenekoak, Espainiako Kultura Ministerioren Poesia Sari Nazionala eskuratu zuen.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net