
gipuzkoakultura - jarduerak
Ostiralean, otsailak 1, Hitzak ispiluan jardunaldietako azken sortzaile bikotea izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean solasean: Chantall Maillard filosofo eta olerkaria eta Merçe Escrich dantzaria. Jardunaldiei amaiera borobila emateko Bharata Natyam dantza ikuskizuna izango da.
Biek primeran ezagutzen dute Indiako kultura eta 19:30ean Areto Nagusira hurbiltzen diren ikus-entzule guztiak bertara hurbilduko dituzte, poesiaren eta dantzaren bidetik. Etortzeko aukerarik ez dutenek etxetik egin dezakete Indiarako bidaia hau, KMK Zuzeneanen bidez.
Chantal Maillard
(Brusela, Belgika, 1951)
Filosofia hutsean doktore eta estetika eta arteen teoria irakasle titularra. Denboraldi luzeak eman ditu Varanasin bizitzen, eta han filosofia eta erlijio indiarretan espezializatu da. Kritika lana egin du ABC eta El País egunkarietan. Prosa poetikoa ere jorratu du, Filosofía en los días críticos (2001), Diarios indios (2006) eta Husos. Notas al margen (2006) izeneko liburuetan, esaterako. Bere azken saiakerak La razón estética (1999) eta Rasa. El placer estético en la tradición india (1999) dira. Olerkari gisa, Poemas a mi muerte (1994), Hainuwele (Ricardo Molina Saria, 1990), Conjuros (2001), Lógica borrosa (2002), Matar a Platón (Poesia Sari Nazionala, 2004) eta Hilos (2006) liburuak argitaratu ditu, besteak beste.
Merçe Escrich
Bartzelonan jaio zen eta 1986az gero Indian izan bizi da. Han Bharatanatyam dantzaren eta karnátaka musikaren arte tradizionala ikasi du Jamuna Krishnan dantzari eta irakasle entzutetsuaren eskutik. Dantza irakasle izateko prestakuntza jaso du maistra honengatik eta 1994az gero iruzkinez lagundutako erakustaldiak eta emanaldiak eskaini ditu Indian eta Espainian. Horretaz gain, 1996tik aurrera urtero dantza-lantegiak eskaintzen ditu Palma de Mallorcan. Dokumentazio lan bat ere prestatu du New Delhiko Museo Nazionalarekin (2000-2002), batez ere Indusen Haraneko kultura eta Indiako artea haurrei hurbiltzeko. Gaur egun Indiari buruzko Bartzelonako Kalavana zentroko zuzendaria da.