
gipuzkoakultura - jarduerak
Quay anaiak, Luis de Pablo, Perejaume... Azken aldian haiei buruz hitz egin dugu urtarrilaren 29tik aurrera KOLDO MITXELENA Kulturunean izango ditugun sorkuntza prozesuari buruzko jardunaldien harira. Ziur dagoeneko irrikitan zaudetela xehetasun guztiak jakiteko. Bada, segi irakurtzen.
Hitzak ispiluan sorkuntza prozesuaren inguruko lau jardunaldi dira. Literatura ardatz hartuta, sorkuntzan gertatzen diren metamorfosiak aztertuko dira. Izan ere, literatura hainbat lengoaiarentzako elikagaia da, zinema, pintura, musika edota dantzarentzat, esaterako; baina, era berean, hauetatik guztietatik sostengua ateratzen du literaturak.
Lau sortzaile-bikotek hitzaren eraldaketaren inguruan izan duten esperientziaz hitz egingo digute. Mintegian film bat emango da, olerkiak irakurriko ditugu, musika entzungo, eta dantzarako pieza bat aurkeztuko da, jardunaldi hauek sorkuntzazko esperientzia bizia izan daitezen.
EGITARAUA:
Hitzak ispiluan. Sorkuntza prozesuaren inguruko lau jardunaldi
Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era, 19:30ean, KOLDO MITXELENA Kulturunean.
Urtarrilak 29, asteartea
Mintegirako sarrera, Menchu Gutiérrezen eskutik.
Stephen eta Timothy Quay anaien Street of crocodriles film laburraren emanaldia.
Solasaldia Quay anaiekin (solasaldia ingelesez izango da eta aretoan aldibereko itzulpena izango dugu).
Urtarrilak 30, asteazkena
Luis de Pablo konpositorearen eta honen hainbat opera-libretoren egilea den Vicente Molina Foix idazlearen arteko solasaldia.
Urtarrilak 31, osteguna
Olvido García Valdés olerkariaren eta Perejaume artista eta idazlearen arteko solasaldia.
Otsailak 1, ostirala
Chantal Maillard filosofo eta olerkariaren eta Merçe Escrich dantzariaren arteko solasaldia. Bharata Natyam Indiako dantza klasikoko ikuskizuna.
Eta bertara etortzeko aukerarik ez dutenentzat jardunaldiak zuzenean eskainiko dira KMK Zuzenean-en bidez.