
gipuzkoakultura - jarduerak
Azaroaren 24tik abenduaren 1era MID_E Nazioarteko Erakustaldiko bosgarren edizioa ospatuko da Donostian: arte eta kultura hiritarraren adierazpenen arteko muga diren ekimenen inguruko gogoetarako plataforma.
YOX kolektiboak antolatzen du erakustaldia eta hiru ardatz nagusi ditu: Moda Independentea, Irudi Elektronikoa eta DJ- Musika Sorkuntza. Aste betez, erakusketak, eztabaida, musika emanaldiak eta abar egongo dira KOLDO MITXELENA Kulturunean, Artelekun, Tabacaleran eta Komplot aretoan.
Larunbatean, hilak 24, inaugurazio ekitaldia izango da, 22:00etatik 03:00etara Artelekun. Ondoko emanaldiak izango dira:
-Fribotik.
-L'enfant terrible
-Sinestesia
-Alain + Landergroup
-Gafapast
Une horretatik aurrera, hamaika ekitaldi izango ditugu, besteak beste ondokoak:
KOLDO MITXELENA Kulturunea
Osteguna 29
19:30 Closer Video. Nazioarteko bideo sorkuntza. Zentzumenen errealitatera bideoaren bidez hurbiltzen diren hainbat lan eskainiko dira.
Nigel Bennett. Lanaren ikusentzunezko azterketa.
Ostirala 30
18:30 KCTV.co.uk (London) webgunearen aurkezpena.
19:30 Eztabaida mahaia. Ida y vuelta. Situación actual de los creadores. (Joan etorria , sortzaileen egungo egoera).
Arteleku
Azaroaren 24tik 30era
Tytti Thusberg (Finlandia). Instalazioa.
-Azaroak 24: 22:00etatik 02:00etara
-Azaroak 26-30: 10:00etatik 20:00etara
Yon Amarilla. Bideo instalazioa. Escaparate film laburraren zatia.
-Azaroak 24: 22:00etatik 02:00etara
-Azaroak 26-30: 10:00etatik 20:00etara
Azaroaren 26tik 30era
10:00-20:00 Arteari eta joera berriei buruzko nazioarteko argitalpenak eskura izango dira mediatekan.
Asteazkena 28
19:30 Closer Video. Nazioarteko bideo sorkuntza. Zentzumenen errealitatera bideoaren bidez hurbiltzen diren hainbat lan eskainiko dira.
Osteguna, abenduak 13
19:30 Hitzaldia: Laurent Dombrowicz (Frantzia) Dirección de arte. (Arte zuzendaritza)
Egitarau osoa