gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Blog & Destroy 2.0 lehiaketa | jarduerak | MID_E 07 »

Hiri ekoizpenak: azken hitzaldiak
2007/11/16

Hiri Ekoizpenak webgunea Hiri ekoizpenak: hiru ikuspuntu, hiru eskala, hiru azterlan mintegia azaroaren 23an, ostirala, bukatuko da. Azken hitzaldi irekiak astelehenean, hilak 19, eta asteazkenean, hilak 21, izango dira. Aurrekoak bezala, 19:30ean Artelekun. Toki kopurua mugatua da.

Ondoko hitzaldiak izango dira:

Astelehena, 19
16beavergroup. Kolektiboaren aurkezpena. Collective Practices in (Neo-Liberal) Cities. ( Talde-praktikak hiri (neoliberal)etan).

Asteazkena, 21
Ayreen Anastas eta Rene Gabri. Euren lanen aurkezpena. Palestine Case Studies. (Azterlan palestinarrak).

Hitzaldietan albibereko itzulpena eskainiko da.

Bestalde, azaroaren 6an Jaime Ireguik eskainitako lehenengo hitzaldi irekiaren oinarri izan zen testua sarean irakurri daiteke. Tácticas de exhibición en el espacio público izenburupean, Bogotá hiriko 7. Carreran zehar ibiltzera gonbidatzen gaitu Jaime Ireguik. Erakusleihoei buruzko hausnarketa batetan barneratzen gaitu. Erakusleihoek espazio publikoa eta pribatuaren arteko mugak kolokan jartzen dituzte; izan ere, kale honetan zehar leihoak desagertu eta erakustoki bilakatzen dira kale bazterrak. Erakusketa toki hauek zenbaitetan mugikorrak dira, eramangarriak, eta pertsonen arteko eragin-trukea modu berrietan posible egiten dute.

Informazio gehiago

 

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net