gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 2, asteartea

gipuzkoakultura - jarduerak

« Antzinako bidaiak | jarduerak | Closer Video »

Sinuhé: Heriotzerako bidaia Antzinako Egipton
2007/11/27

Osiris heriotzaren jainkoaAsteazkena, hilak 28, Antiqua Antzinari buruzko XIV Jardunaldien azken eguna da. Gainontzekoak bezala, azken hitzaldia 19:30ean izango da KOLDO MITXELENA Kulturunean.

Aurtengo gai nagusia Antzinako bidaia epiko eta mitiko batzuk da. Azken hitzaldia Sevillako Unibertsitatean Antzinako Historia irakasle den Jose Miguel Serrano Delgadok eskainiko du. Sinuhéri eta heriotzerako bidaiari buruz hitz egingo du, Sinuhé: el viaje hacia la muerte en el Antiguo Egipto izeneko hitzaldian.

Eta heriotza eta Antzinako Egito aipagai ditugunez, Hildakoen Liburuko zati batekin esango diegu agur aurtengo jardunaldiei:

Hildakoen liburuko zati bat “Utz bekit berorrek bezala gelditu gabe aurrera egiten, gaindiezina den berorren maiestateak, Ra horrek!, egiten duen bezala. Bide luzea urratzen du berorrek: milaka legoa eta ehunka milaka legoa igarotzen du eta, ondoren, atseden hartzen. Gaueko orduak, egunak eta gauak igarotzen ditu, berorrek neurtu bezala, berorrek osatzen ditu berorren legeen arabera (…) Egin beza nik Betikotasunaren zerua eskura dezadan berorren kutunen egoitzan, eta nik Nekropoliko espiritu agurgarri eta bikainekin bat egin dezadan, atera nadin haiekin berorren handitasuna ikustera, sortzen denean eta ilunabarrean Nut berorren amarekin elkartzen denean. Aurpegia Mendebaldera begira jartzen duenean nire eskuek gur egiten dute, berori Bizitzaren Mendian behera doan bitartean.”

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net