
gipuzkoakultura - jarduerak
Azaroaren 26tik 28ra Antiqua Antzinari Buruzko XIV Jardunaldiak izango dira KOLDO MITXELENA Kulturunean. Aurtengo gaia Antzinako bidaia epiko eta mitiko batzuk da.
1994 urtetik, urtero antolatzen ditu KOLDO MITXELENA Kulturuneak jardunaldi hauek eta antzinako gaiei buruzko adituak ekartzen ditu hitzaldiak eskaintzeko. Hitzaldiak 19:30ean dira, Areto Nagusian.
Aurten antzinako bidaiei buruzko hiru hitzaldi eskainiko dira. Lehena, esan bezala, astelehenean, hilak 26, izango da. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Filologia Grekoko Katedradun Carlos García Gualek Ulises eta Jasonen bidaiei buruz hitz egingo du, Los viajes de Ulises y Jasón izenburupeko hitzaldian. Hurrengo egunetan, heriotzerako eta hilezkortasunerako bidaiak ere izango dira mintzagai.
Hitzaldi guztiak zuzenean eskainiko dira KMK Zuzenean-en bidez eta, aurrerago, Antiquaren webgune berritura ere igoko da hitzaldien edukia.