
gipuzkoakultura - jarduerak
Skateboarding bideo erakustaldia
Irailaren 14tik 16ra.
Tokiak: Arteleku, Kutxa aretoa eta 27 Horas Zinekluba.
Koordinazioa: Perros Callejeros Skateboard Films
Erakustaldi honen asmo nagusia monopatin batez irristaka ibiltzen den jendearen sorkuntzaz egindako bilduma bideografiko zabalaren berri ematea eta hausnarketa sustatzea da.
Jarduera guztien izaera irekiak, eta bertarako sarrera libreak, berekin darama monopatinaren kulturaren zabalkunde alternatibo eta kontrahegemoniko kontziente bat. Zabalkunde lan honen oinarrian etengabeko prozesuan dagoen metodologia bat dago, eta honen emaitzak Calle magazine izeneko eta tirada irregularreko fanzinea eta blogeko artikulu ugariak www.street-zinema.net-en eskaintzea izango dira. Horregatik -eta oraindik jaialdi honetan tokirik aurkitu ez duen Kanada, Mexiko, Txina edo Peruko jende guztiarengatik-, antolatzaileek Street Zinema 06 hausnarketa, eztabaida eta erakustoki gisa, desadostasunezko baina, aldi berean, adiskidetasunezko kultur alternatiba gisa errepikatu ahal izatea espero dute.