
gipuzkoakultura - jarduerak
Aurrera darrai, KOLDO MITXELENA Kulturunean, “Atapuerca eboluzioaz mintzo” hitzaldi-zikloak.
Bihar, irailak 5, 19:30etan Areto Nagusian, ondorengo hitzaldia entzun ahal izango dugu:
La mente humana: motor de evolución
Eudald Carbonell
Atapuerca fundazioko lehendakariordea. Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateko Historiaurreko katedraduna. Atapuercako Lehenengo Biztanleen Proiektuko zuzendarikide. IPHESeko (Institut Català de Paleoecología Human i Evolució Social) zuzendari. Parisko Gizakiaren Museoko Historiaurreko Departamentuko Kontseiluko kide. Hainbat ikerketa eta landa lan egin ditu munduan zehar eta estatuko zein gure mugetatik kanpoko berrehun eta berrogeita hamar argitalpen baino gehiagotan parte hartu du.