
gipuzkoakultura - jarduerak
2006ko irailaren 14 eta 15ean Artelekun
Ordutegia: 16:00-20:00 / 11:00-18:00
Parte-hartzaile kopurua: 10 lagun
Izena emateko azken eguna: Irailaren 12a
Izena ematea dohakoa da.
Koordinazioa: Audiolab Arteleku
Abrir los ojos es romperse por el centro obra “mixto” bat da, interpreteek bi elementu batzen baitituzte bertan: konposizio gradu jakin bat eta sorkuntza espontaneoa. Obraren “errealizazio” bakoitzak moldaketa berriak aurkezten ditu eta berau interpretatzeko erabiltzen diren materialeen estrukturazio berriak eskatzen ditu, interpreteak obraren eraikuntzan parte hartzera behartuz.
Tailer edo lantegi hau obra honen interpretazio berri bat egiteko prestaketa eta entsaio lanetan oinarrituko da. Lan honen zutabe nagusia aurregrabaturiko material elektroniko baten eta zuzenean talde instrumental batek egindako musikaren artean sortzen den erlazioan oinarritzen da. Material elektroniko hau neurri haundi batean landa-grabaketak eta ingurugiroan egindako grabaketak erabiliz sortua dago.
Tailerrean parte hartzeko ez da jakintza edo musika ikasketa berezirik behar, egoera berri batean lan egiteko prestutasuna eta irekiera besterik. Partaide bakoitzak bere musika tresna eraman beharko du.
Tailerrean izena emateko bidali zure datuak (izen-abizenak, helbidea, kontaktua, musika tresna) arteleku@gipuzkoa.net helbide elektronikora.
Lantegi hau ERTZ jaialdiarekin elkarlanean antolatu da. Laburrak atalean topatuko duzu jaialdiari buruzko informazio gehiago.