
gipuzkoakultura - jarduerak
Azken 6 urteotan, hutsik egin gabe, ospatu den ERTZ nazioarteko bertze musiken jaialdiak, bere ohiko datak aldatu ditu aurten.
Orain arte ekaina hasieran egin den bezala, 2006ko edizioa irailaren 14, 15, 16 eta 17an ospatuko da, beti bezala, Bera herrian (Nafarroa) baita Donostiako ARTELEKUn ere. Jaialdian parte hartuko duten artistak hauek dira: Phill Niblock, Thomas Ankersmit, Oier Etxeberria, Bizarra, Borroka, Maite Arroitajauregi, Norbert Möslang, Llorenç Barber…
Informazio gehiago: www.ertza.net.