
gipuzkoakultura - jarduerak
Azaroaren 13tik 17 arte Artelekun
Víctor Ericek zuzenduko duen tailerrean izena emateko epea irailaren 28 arte zabalik dagoela gogorarazi nahi dizuegu.
Tailerra zinemaren bitartez zerbait adierazi nahi duen pertsona orori zuzenduta dago. Bakoitzak alorrean duen ezagutza maila edo errealizazio zinematografikoa zer izan daitekeenaren intuizioa edozein izanda ere, esperientzia izanik edo ez, ezinbestekoa da, hautatuak izanez gero, tailerra hasi aurretik norberak bere kabuz eta bideo digitala erabiliz, laburmetrai bat egiteko aukera izatea.