
gipuzkoakultura - jarduerak
Azaroaren 13tik 17ra Artelekun
Egunak: astelehenetik ostiralera.
Ordutegia: goiz eta arratsalde.
Parte-hartzaile kopurua: gehienez 16
Izena emateko azken eguna: 2006ko irailaren 28a
Izen-ematearen prezioa: 80 €
Joan zen martxoan zuzendu zuen Víctor Ericek 2006an Artelekun burutzen ari den bi tailerretatik lehena. Orduan, dokumentala eta fikzioaren arteko ezberdintasun eta berdintasunen inguruan aritu zen parte hartu zuten lagunekin lanean.
Oraingo honetan, tailerra zinemaren bitartez zerbait adierazi nahi duen pertsona orori zuzenduta dago. Bakoitzak alorrean duen ezagutza maila edo errealizazio zinematografikoa zer izan daitekeenaren intuizioa edozein izanda ere, esperientzia izanik edo ez, ezinbestekoa da, hautatuak izanez gero, tailerra hasi aurretik norberak bere kabuz eta bideo digitala erabiliz, laburmetrai bat egiteko aukera izatea. Gaur egun filmatzeko dauden baliabideak eskuratzeko erraztasun handi samarra dagoela kontuan hartuta (batez ere, MiniDV formatuan), pentsa daiteke proposamen hori ez dela aitzinean izango litzatekeen bezain gauzaezina. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek benetan uste dute, ikasleak zinegilea izateko duen sentikortasuna eta ahalegina zein diren berehala antzemateko modurik onena dela, aldez aurretik konpromisoa hartuta, irudiak eta soinuak erabiliz ikaslea zer egiteko gai den arretaz begiratzea.