
gipuzkoakultura - jarduerak
Uztailan, “Atapuerca, gure jatorria ezagutzeko bidaia” erakusketa inauguratu zen Kristina-Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean, Atapuerca Fundazioak antolatuta.
Jarduera hori osatzeko, KOLDO MITXELENA Kulturunea hitzaldi zikloa egiten ari da. Hurrengoa abuztuaren 31n izango da, 19:30etan, Areto Nagusian:
Trascendencia y simbolismo de la mente humana
Juan Luis Arsuaga
Atapuerca fundazioko lehendakariordea. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Geologia Zientzien Fakultateko Paleontologia Departamentuko Paleontologia katedraduna. Giza Garapenaren eta Portaeraren Zentroko zuzendaria (Madrilgo Complutense Unibertsitatea eta Carlos III Osasun Institutua). Atapuercako mendilerroan dauden Pleistozeno garaiko aztarnategiak ikertzen ari den taldeko kide 1982. urteaz geroztik.