gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2009ko urtarrilak 9, ostirala

gipuzkoakultura - jarduerak

« Ese sueño al que la gente llama vida humana | jarduerak | Edo beste edozein modalitate... »

Goazen paseatzera, Robert
2006/04/04

Aurrera darrai Menchu Gutierrezek Robert Walser idazleari buruz antolatu duen Elurraren beroa hitzaldi zikloak. Bihar arratsaldean paseatu egingo dugu, geldirik, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ibilaldi saio bikoitza izango dugu: alde batetik, Felipe Barandiaranek Walser-en liburu baten testu zatiak irakurriko digu. Eta, gero, Encarna Castejon-ek Paseos con Robert Walser hitzaldia eskainiko du.

Apirilak 5, 19:00etan

El paseo liburuaren testu zatiak irakurriko ditu Felipe Barandiaran aktoreak
Hitzaldia: “Paseos con Robert Walser”. Hizlaria: Encarna Castejon (poeta, itzultzailea eta literatura kritikaria)

Vanessa Guerra-k zera dio: Walser-ek paseatu egiten zuen, eta ez igaro. Bizitza osoan paseatu zuen, egindako paseoak idatzi zituen, edo bere paseoek idatzi zuten bera, eta halaxe hil zen, paseatzen ari zen bitartean.

Y ahora a seguir paseando. Es divinamente hermoso y bueno, sencillo y antiquísimo, ir a pie.

Robert Walser idazleari buruzko jardunaldien egitaraua gipuzkoakultura.net-en

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net