
gipuzkoakultura - jarduerak
Hori da, hain zuzen ere, bihar arratsaldean, Robert Walser idazleari eskainitako zikloaren barruan, ikusi ahal izango dugun filmaren azpititulua. Izena, berriz, Institute Benjamenta da. Hara, institutu horretara joaten da Jakob von Gunten zerbitzari izaten ikastera.
Eta, Jakob von Gunten, Robert Walser-en eleberrietako bat da.
Bihar hasiko dira, beraz, Walser-i buruzko jardunaldiak, Menchu Gutierrezek koordinatuta:
Apirilak 4, 19:00etan
Hitzaldia: Jacob von Gunten. Hizlaria: Juan Carlos Suñén (poeta, literaturako kritikaria eta Madrileko Escuela de Letras delakoaren zuzendaria)
“Institute Benjamenta” filmaren emanaldia(1995), Zuzendaritza eta Gidoia: Stephen Quay, Timothy Quay Ekoizpena: Keith Griffiths Musika: Lech Jankowski Argazkia: Nick Knowland. Bideodiska (DVD) (101 min.) : son., txu. eta b. Aktoreak: Mark Rylance, Gottfried John, Daniel Smith, Alice Krige (J.B.A.).
Filmak hainbat sari lortu du zinemaldi ezberdinetan: Sitges, Fantasporto, Locarno, Stockholm…
Robert Walser idazleari buruzko jardunaldien egitaraua gipuzkoakultura.net-en