
gipuzkoakultura - jarduerak
Elurraren beroa izenburupean, Menchu Gutiérrezek Robert Walser idazleari buruzko hiru jardunaldi prestatu dizkigu.
Robert Walser 1878an jaio zen Suitzan, eta 1956ko Eguberri egunean hil zen, paseatzen ari zela. Idazle sailkaezina izan zen, eleberriak, poemak, kontakizunak idatzi zituen, eta hainbat idazle handik goraipatu zuten: Kafka, Musil, Canetti edo Benjaminek, esaterako.
Zoroetxeetan denbora luzeak eman zituela aipatzen da beti; Herisaukoa izan zen bere azken etxea, eta bertatik gertu hil zen, hain justu. Aitatzen dira, baita ere, Carl Seelig-ekin zuen adiskidetasuna eta harekin ematen zituen paseoak…
Hau da jardunaldien programa:
Apirilak 4, 19:00etan
- Hitzaldia: Jacob von Gunten. Hizlaria: Juan Carlos Suñén (poeta, literaturako kritikaria eta Madrileko Escuela de Letras delakoaren zuzendaria).
- “Institute Benjamenta” filmaren emanaldia(1995), Zuzendaritza eta Gidoia: Stephen Quay, Timothy Quay Ekoizpena: Keith Griffiths Musika: Lech Jankowski Argazkia: Nick Knowland. Bideodiska (DVD) (101 min.) : son., txu. eta b. Aktoreak:Mark Rylance, Gottfried John, Daniel Smith,Alice Krige Robert Walserren obran oinarritua (J.B.A.).
Apirilak 5, 19:00etan
El paseo liburuaren zatiak irakurriko ditu Felipe Barandiaran aktoreak - Hitzaldia: “Paseos con Robert Walser”. Hizlaria Encarna Castejon (poeta, itzultzailea eta literaturako kritikaria).
Apirilak 6, 19:00etan
- Hitzaldia eta irudiak: “El traje de Robert Walser”. Hizlaria: Menchu Gutierrez (idazlea).
Hau guztia, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.