
gipuzkoakultura - jarduerak
AVID zer den? AVID estatubatuar enpresa baten akronimoa da. Enpresa hori, linealak ez diren edizio (NLE) sistematan aditua da, eta 1987an sortu zen.
Baina, zer da AVID? Irudi digitalizatuekin lan egiten duen makina editorea da. Azkarra da, irudiak, euskarri fisikoan egon ordez (bideo-zinta, azetatoa, etab.), ordenadore honen memoria boteretsuan daudelako. Hori dela eta, egiten diren eskakizunak berehala lortzen dira, eta editatzeko aukerak erraz ikus daitezke.
Ba al dugu AVID ezagutzeko gogorik? Irudi digitalizatuen edizioan interesa duen edonork izan beharko luke.
Eta ba al da, hemen hurbil, AVID ezagutzeko lekurik? Artelekun, hain zuzen ere. AVID erabiltzen ikasteko ikastaroak ematen dira, han bertan dagoen AVID makinan.
Noiz egin dezaket ikastaro hauetako bat? Zorioneko zaude, laster hasiko baita ikastaro berria. Hemen duzu informazio guztia.