
gipuzkoakultura - jarduerak
Arteleku, leku fisikoa, ez da beti gaur egun bezalakoa izan. Beste era batekoa izan zen bere garaian, eta beste gauza batzuetarako erabili zen. Duela ez hainbeste, Arteleku zen dagoeneko, baina gaur egungoaren oso ezberdina.
Edurne Rubiok audiogida formatua duen proiektu artistikoa egin du: ibilbidea espazioan eta denboran barrena, gaur egun Arteleku hartzen duen eraikinaren historia eta espazioan barrena, alegia, bertan egon diren eta bertan dauden pertsonei egindako elkarrizketen bidez.
Edurnek berak dioenaren arabera: desde ez da memoriari buruzko lana. Nolabait esateko, memoria baliatu dugu konparaketa eremua handitzeko tresna gisa, memoriak iraganeko eta egungo elementuak batzen baititu, eta oraina bakarrik kontuan hartuz gero galduko liratekeen zenbait xehetasun sortzen baititu. desde-k denbora eta espazioa adierazi nahi ditu.
Proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko, edo proposatzen duen ibilbidea nola egin jakiteko, Artelekuko web orri hau bisita dezakezu.